Anker

Taldearen hastapenak 2004ko udazkenean kokatzen dira. Momentu hartan, Barrene, Unai Santos eta Unai Uribe Lemoako soto batean batzen hasi ginen (bere garaiko estankoa izan zanaren azpiko txoko batean) gustuko ginuzan taldeen zenbait abesti batera jo gurean. Musikalki, gure gustuak anitzak ziran baina danok egiten ginun bat gaztaroa markatu euskuen zenbait taldetan (Soziedad Alkoholika, Sepultura, Slayer, Iron Maiden, Su Ta Gar…) eta halaxe aritu ginen denbora tarte batez. Talde bat sortu gurean, bateria bila hasi ginen eta horrela emon ginun Zornotzako Zelaietako entsegu lokaletara saltoa, bertako bateria bat gugaz probatzea gure ebala eta. Gutxira, ordea, Maru lekittarra batu jakun baketak astintzera. Maruk gutxira utzi behar izan eban formazioa eta Mikel Arri durangarra animatu zan bere lekua hartzera. Ez zen denbora asko igaro, Oier taldean abesten hasi zan arte, 2006ko udan. Halaxe lortu ginun Ankerren formazio egonkorra izango zena. Abesti propioak jorratzen hasi ginen eta 2006ko azaroan, bertsio pare batez lagundutako set propioa ginula, Lemoan lehen aldiz ospatu zen Udagoien Rock festibalean debutatzeko aukera izan ginun. Materiala grabatzeko gogoa zela eta, urte bereko gabonetan sartu ginen Zelaietako estudiora eta 3 egunetan grabatu ginun gure maketa izango zena. Hau, hurrengo urteko martxoan kaleratu ginun, Durangoko DMTEk antolatutako Greatest Hits Gaueko lehen ekimena ospatzeaz batera, hain zuzen ere, zeinetan Soziedad Alkoholikaren bertsioak joz parte hartu ginun. Momentu hartara arte han eta hemen jotzen ibili izan ginen, Durangaldean eta Arratian, eta gerora ere ez ginun jotzeko aukerarik pasatzen utzi. Taldea, azkenik, 2009. urteko erdialde partera desegin zen.

Taldekideak Gaur egun
Ahotsa: Oier Uriarte
Bateria: Mikel Arrizabalaga
Gitarra: Unai Santos
Gitarra: Unai Uribe
Baxua: Jon Barrenetxea

Herria: Zornotza
Sorrera / Bukaera: 2004 – 2009