2020an Elorrion sortutako punkrock taldea da Zeker. Aurretik, beste zenbait taldetan elkarrekin jotakoak dira Liher Larrañaga (Pixontxis, Bultz!), Paul Urigoitia (Txabolakumeak, Pixontxis) Pablo Garcia (Txabolakumeak) eta Lander Amorrortu (Pixontxis).
Amankomunean dituzten musika influentziek eta sortzeko grinak elkartu ditu ibilbide berri honetan. Esku artean euskarazko bederatzi abesti biltzen dituen autoekoiztutako disko bat dakarte, ahots melodia indartsu eta musikalki punk rock erreferentzia garbiekin. Lehendabiziko lan hau Berrizko Lorentzo Records estudioan grabatu eta ekoiztu dute, Aitor Ariñoren gidaritzapean, 2021eko urrian.
Diskografia:
Bideolipak:
[pt_view id=”edc73fczq2″]