Argamboys

Captura de pantalla 2024-09-19 a las 14.06.16

Hasieran, Tripus eta Jipoi taldeetan ibilitako musikariekin osatutako banda. Aurrerago Mikel Nuñez pianojole Durangarra batu zitzaien. 70. hamarkadako garagea eta rock&rolla oinarri hartuta Durangoko talde honen ardatza zuzeneko emanaldiak izan ziren, energiaz beteriko zuzenekoak, eta indartsuak. Pare bat maketa atera ondoren, 2005ean “Argamboys” izeneko CD bakarra argitaratu zuten eta Euskal herritik hainbat kontzertuak eman zituzten 2007an desegin ziren arte. Taldearen eraginen artean: MC5, Radio Birdman, Hellacopters, Ramones, The Who…

Taldekideak
Ahotsa: Beñat Goikoetxea
Bateria: Xabier Zabala
Gitarra: Iban Dordio
Gitarra: Ehiar uriarte
Teklatua: Mikel Nuñez
Baxua: David Minguez

Herria: Durango
Sorrera / Bukaera: 2003 – 2006

Diskografia:

Bideolipak: