Badator 15. Vertigo Rock Ermuako Kaleetan eskualdeko taldeen parte hartzearekin

Vertigo Rock jaialdiak 15 urte beteko ditu aurten eta hori ospatzeko talde anitzez osatutako kartela aurkeztu du, talde mitiko eta hasi berria tartekatuz.

Aipatzekoa eskualdeko taldeenkin duten konpromezua eta horren adierazle aurtengo edizioan bertoko 4 talde harituko direla eszenatoki gainean. hemen informazio pixkat haiei buruz

INDABAK taldea. 2019an Ermuko ta Eibarko bost gazte batu ziren zarata ateratzeko asmoz. Taldekideak hurrengoak ditugu:
🎤: Josu (@jostxok )
🎸🎤: Mikel (@mikel_kaye )
🎸🎤: Peio (@perturbadxx
🎸🎤: Martzel (@martzelugena )
🥁: Alex (@alex_daviesgab )

ORIHEN

Nahiz eta talde honek aurkezpenik behar ez izan, gaur Orihen ekartzen dizuegu! XV. urteurren hau ezin ziren falta, beraz ezin dituzue galdu!

Ezer gutxi esan behar da gaurko aurkezpenean; plazer hutsa da Txino, Barrutia, Xabi, Moshky eta Alex berriro jaialdian izatea. STORBAIS talde mitikoa laugarren aldiz izango dugu jaialdian eta, beti bezala, ahaztezina izango den kontzertua eskeiniko digute!

Oraingoan, Makis 37 aurkeztuko dugu. Guti (gitarra eta ahotsa), Alex (gitarra), Miguel (baxua) eta Gaizka (bateria) taldeko laukotea Vértigo Rockeko agertokira igotzeko gogoz helduko da. Punk rocketik metalera doazen erreferentzia eta estiloekin, zazpi abestiz osatutako Malkoaren distira izeneko disko berriarekin datoz, bizi garen mundu kaotikoari buruz gogoeta eginarazten diguten abestiz osatua eta berarekiko itxaropen apur bat ematen digutenak. Taldeak bere lan berria aurkeztuko du gaur gauean 22: 00etan London tabernan (Ermua).

Ordutegiak:

Scroll to Top