Doinuzahar kamara abesbatzak kontzertua eskainiko du Durangon

Anboto Komunikabideak”

Bere ibilbideko 40. urteurrena ospatzeko kontzertua eskainiko du Durangoko San Frantzisko elizan. Domekan izango da ikuskizuna, 19:00etan. 

Abesbatzak A lo divino programa aurkeztuko du emanadi honetan. Beraien errepertorioan ohikoak diren konpositoreen piezez gainera, koru-musikako beste proposamen garaikide batzuk ere aurkeztuko dituzte, ohar batean adierazi dutenaren arabera. 

Doinuzahar abesbatza 1982an sortu zuten. 1985tik 2014ra bitartean Jose Luis Ormazabal izan zen zuzendaria; haren ostean, Jesus Egiguren konpositorea eta Laura Nardi irakaslea iritsi ziren. 2018tik Urko Sangronizek zuzentzen du abesbatza. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude