Bihar zabalduko ditu ateak gure Eskualdeko eta Euskal Herriko kulturaren erakuslehio handienak 58. aldiz. Pandemiak eragindako zauri guztiak osatuta eta betiko hurbileko formatuan. 990 nobedade izango ditugu standetan eta hemenedik gure etxeko musika nun aurkuti dezakezuen kontatu nahi dizuegu.
Haize Arrosa “Ez duguzor ezer”
Haize-arrosa taldeak (Berriz, Bizkaia, 2022) musikaren denboraren orratzak gaurkotu ditu, horrek esan nahi du lehendik ere ibilitakoak direla musikaren zaldiko- -maldikoan, gehien bat Ene Bada taldean aurreko mendeko 90eko hamarkadan. Musikaren kartografia diseinatu dute bueltarako, eta ez galtzeko itsaso za- bal horretan haize-arrosa erabiliko dute kantu bakoi- tzari nortasun neuralgikoa bilatzeko, musika asmoak ekintzetara ekartzeko, feminismoa aldarrikatzeko. Haize-arrosa taldearen musika koloreak askotarikoak eta pluralak dira, baina ez dabil haize-orratzak mar- katzen duenaren arabera. Ongi hausnartutako errit- moak landu dituzte, eskarmentu handiko musikariak dira eta fakturatzen duten musikaren ibilbide-orria metatutako esperientziaren aterpean dago, askata- sunetik ateratako erritmoak landu dituzte. Trikiaren soinuak markatu egi- ten du melodien zeruertza, hurbildutakoan beste zeruertzak aurkituz. Ahotsen arteko jokoak, gitarren indarrak, baxuaren txertaketa biribil bateriarekin. Gai pertsonalak kolektibizatu dituzte feminismoa- ren ikuspegitik. Bai, hausnarketa zintzo baten bidez, emakumea goraipatu nahi du Haize-arrosa taldeak.
Standa: Baga Biga
Iheskide “Lubakietan Batuz”
Zazpi kantu batu dituzte; biziago eta azkarrago batzuetan, pausatuagoa besteetan, baina beri irmo. Soinua, gainera, gero eta gardenagoa da, trabarik gabekoa, eta taldearen DNAn dauden pubk, rock eta Oi! zipriztinei gitarra riff gogorragoak, jostariagoak zein neurri baten hardrockeroak ere batu dizkiete. Horra hor, esaterako, “Askatasuna” zein “lubakietan batuz” kantutzarrak.
Standa: KASET Ekoizpenak
Sweet Rage “Abian”
2021ean Bizkaian sortutako taldea da. Azken belaunaldiko metal doinuez jantzirik datorren ahots gozo bat.
Azken urtean hainbat single kaleratu dituzte, guztiak bere bideoklip propioarekin. Eta hainbat hilabetez lanean egon ostean, azkenik argitaratzen da haien lehenengo albuma. 2023ko martxoan “Abian” aurkezten dute Maldito Records® disketxearen eskutik. 12 pistako ibilbide bat haien soinua sendotasunez definitzeko. Diska hau da haien apostua eta haien abiapuntua
Standa: Durangaldeko Ekoizpenak
Zeker ” Su hartu bitartean”
Zeker taldearen ‘Su hartu bitartean’ (2023, auto-ekoizpena) EP-ak, euskarazko 5 abesti jasotzen ditu. Lehen diskoko punk-rock soinuekin jarraituz, abestiek kutsu bizkorrago bat hartu dute oraingoan. Euskara hutsean eta taldearen zigilu diren ahots melodikoekin, egunerokotasunak eta bizi dugun gizartearen norabideak sortutako kezkei buruz mintzo da lana. ‘Su hartu bitartean’ Berriz herriko Lorentzo Records estudioan grabatu eta nahastu zen 2023ko apirilean, Aitor Ariñoren eskutik, eta ekainean ikusi zuen argia formatu digitalean. Musikazuzenean standean egongo da eskuragarri, ale zenbatuak dituen edizio mugatuan.
Standa: MUSIKA ZUZENEAN
Mocker´s “Argi Egin”
2010. urtean Durangon sortutako rock hirukotea, taldea Jon Garcíak (Baxua eta ahotsa), Asier Eliasek (Bateria) eta Ritxi Blancok (Gitarra) hasieratik osatzen dutelarik. Musikalki hard rock psikodelikoa, progresiboa eta alternatiboa jorratzen dute: Riff pisutsuak, atmosfera espantsiboak eta melodia handiko ahotsak. Izatearen inguruko letra existentzialistek beraien proposamen artistikoa borobiltzen dute. Estudioko hiru lanen ostean, oraingoan beraien laugarren lana, “Argi Egin” aurkezten dute: Emozioen mundu kontraesankor eta ederrean murgiltzeko rock espazial eta konplexua.
Standa: MUSIKA ZUZENEAN
Ezta Hilen
zta Ilen 2022. urtean Zaldibarren sortutako hirukotea da. Ander San Martin gitarjoleak, Sergio Devesa bateriajoleak eta Aritz Aranburu ‘Tarran’ baxujole eta abeslariak osatzen dute Ezta Ilen. Haien ibilbideari dagokionez hardcore, punk eta rock ‘n’ roll taldeetan aritutakoak izan dira, Worth it, Unfix eta Roy Veloces besteak beste. ‘Ezta Ilen’ deituriko lehen lana kaleratu zuten otsailean formatu digitalean eta aurreko irailean LP formatuan. Genero batez definitzea zaila den arren, punk ilun eta post punk doinuetara hurbildu daiteke haien soinua, beste hainbat estilok ere influentziatua egon arren.
Standa: MUSIKA ZUZENEAN
Dube “Ezer ez da”
Dube taldea berriz heriko hirukote bat da. 90. Hamarkadako musika abiapuntutzat hartuta gaur egungo soinuekin uztartzen dituzte, abesti gordin eta zintzoekin. ‘Ezer ez da’ izena darama taldearen lehenengo LP-a da, eta bertan zortzi abesti biltzen dira. Eñaut Gaztañagaren gidaritzapean grabatua, editauta eta masterizauta izan da zestoako Gaztain estudioetan.
Standa: MUSIKA ZUZENEAN
Gorrotoa Gorroto “Jano”
Dube taldea berriz heriko hirukote bat da. 90. Hamarkadako musika abiapuntutzat hartuta gaur egungo soinuekin uztartzen dituzte, abesti gordin eta zintzoekin. ‘Ezer ez .
Standa: MUSIKA ZUZENEAN
Fito Skins “Venganza y perdon”
Elorrioko bikoteak bere lehen lana aurkezten dute. Country eta punk doinu akustikoekin osatuta.
Standa: Azoka Inguruetan
Sarrabete “Txori Arraina”
Sarrabete taldearen bigarren lan diskografikoak ‘Txori Arraina’ du izenburutzat. Hamabi abestiz osatutako diska honetan taldearen konposaketa originalak dira nagusi. Sarrabete 2020 urtean Pablo Bueno eta Gorka Bravo Barreirok sortutako proiektu bat da helburu argi batekin; zarrabetea, euskal folkoretik ia desagertua dagoen instrumentu ezezagunari garrantzia eman eta kutsu didaktikotik ateraz ispiritu garaikideko musika talde batebaten parte bihurtu.Ene Bada erromeri taldearen errautzetatik sortutako taldea
Standa: MUSIKA ZUZENEAN
Garratz “Hau ez da irratian entzuten”
Musikaren bueltan ondo pasatzeko grinak batu zituen 2022. urtearen amaieran, eta 2023ko urrian eman dira ezagutzera “Hau ez da irratian entzuten” izenburu duen EParekin. %100 euskaraz idatzitako lau abestiz osatua, punk-rocka da nagusi GARRATZen lehen argitalpenean; betiere reggaeari keinu txiki bat eginda. Arrasate eta Elorrio artean mugitzen da GARRATZ, eta kide gehienek ibilbide luzea daukate musikan: The Potes, Aggressive Combat, Zeker, The Antipatiks… Eta zu? Prest zaude uhin berrietan dantzatzeko?
Standa: MUSIKA ZUZENEAN