Durangoko Plateruena Kafe Antzokiak berritze lanak hasi aurretik, ekainaren 7an, Heitxi izango da agertokian, Plateruena Musika Aterpearen eraberritze lanen aurretik antolatutako kontzertu sorta bereziaren barruan.
Heitxi: ‘Berreraikitze Aroa’ diskoaren aurkezpena
Heitxi, Zornotzako Eider Etxeandia artistaren izen artistikoa, bere lehen diskoa aurkeztu zuen martxoaren 7an Zornotza Aretoan. ‘Berreraikitze Aroa’ izeneko lana guztiz autobiografikoa da, eta abestietan ez du fikziorik erabiltzen. Diskoak nortasunaren berreraikuntza prozesua aztertzen du, autoonaz, benekotasunaren aldeko borrokaz eta bizitzan zehar aurre egin beharreko oztopoez gogoeta eginez. Musikalki, elektronika eta euskal kulturako soinu tradizionalak, hala nola trikitixa eta panderoa, uztartzen ditu. Zuzenekoetarako, bost emakume gaztez osatutako taldea osatu du, elkarrekin, publikoa bidaia sentsorial batera gonbidatuz ikus-entzunezkoak uztartzen dituen ikuskizun bat eratu dute .
Kontzertu hauek Plateruena Musika Aterpearen eraberritze lanen aurretik antolatutako programazioaren parte dira, Durangoko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatuta. Helburua espazioa 2026ko bigarren seihilekoan berriro irekitzea da, musika sortzeko eta profesionalizatzeko erreferentziazko gune bihurtzeko.
Ekainaren 7ko kontzertuak aukera paregabea dira Heitxi eta Aimarz proposamen artistiko bereziak ezagutzeko eta Plateruena Musika Aterpearen etorkizuneko proiektuaren lehen urratsak bizitzeko.
MALAKIAS EZ DA EGONGO