Beraien sare sozialetal irakurri dugunez Orion Child talde durangarra bere 4. diskoa izango dena grabatzen dihar du azken asteetan. Bilboko Chromatik studion dabiltza lanean Pedro Mongeren gidaritzapean. Betiko Dark Power Metal doñuekin jarraituko dutela baieztatu digu taldeko Abeslaria den Victorrek.
Orion Child 2006. urtean sortu zen eskualdeko hainbat herritako partaideekin. lan gogorra egin dute urteetan eta horren emaitza aurretik dituzten 3 diskoetan ikus dezakegu, A New Dark Apology (2010), Into the Deepest Bane of Hope (2016) eta Continuum Fracture (2019).
Aldaketak eman dira urteetan taldeko formazioan baina gaur egun, Gabriel Barahona (Baterian), Santi Herrera (Gitarran) Oier Calvo (Gitarran), J. Alberto Arriola (Baxuan), Jon Koldo Tera (Teklatuan) eta Victor Hernándezek (Ahotsean) osatzen dute talde
Info+ Hemen