Aurten ere, ez dute kale egin Elorrioarrek eta azken urteotan ohitura bihurtu duten gabonetako kantarekin datoz berriro ere. Bi gabonetako kanten moldaketa egin dute beraien estilo eta hitzez jantziz.
Azken bolada ez da ona izan taldearentzat, Txema, taldeko bateriaren bizkarreko lesio bategatik, baina beraien lagun den Alejandro Camuñasek (Vhaldemar) hartu du aldibaterako bateria postua. Badakigu taldeak aurrera egin duela sorkuntza lanarekin eta laister lan berri bat grabatzen hasiko dela. Beraz, durangaldeko metal zaleok, adi egon eta jarraitu talde hau. Zihur itxaronaldiak pena mereziko duela eta.
Animo Txema!!