Aste honeta kaleratu du Elorrioko Arriola Kultur Aretoak 34. Jazz Blues jaialdiaren kartela. Azaroak 9 eta 19 artean ospatuko da betiko eszenatokietan; gehienak Arriolako Ateneoan eta baita Gaztetxean eta Portalekuako eszenatokietan.
Beti bezala eskualdeko partehartzea ere egongo da. Xahu Quartet; Mikel Nuñez durangarrak pianoarekin parte hartzen duen Proiektua Azaroak 10ean Ateneoan eta Han hirukote elorrioarra Azaroak 16an non grabatu berri dituzten abesti berriak entzuteko tartea izango duzue
