Talde Berriztarrak “Ez dogu zor ezer” izeneko 2. bideoklipa aurkeztu zuen atzo lagun arteko hainbat kolaboraziorekin. Berrizko Lorentzo Records -en, Aitor Ariñoren gidaritzapean grabatutako abesti honetan Doctor Deseoko Francis izan dute ahotsean eta Onintza Enbeita hitzetan. Bideoklipean aldiz Itziar Ituño, Juanjo Otero, Marina Ostolaza, Uxue Santa Eufemia, Maria Redondo, Iker Villa, Iker Aginaga eta Julen De la Serna izan dituzte laguntzaile.
IZAN GAITEZEN GU GEU, BIDALI HAIZEA HARTZERA ESTEREOTIPOAK! Hauxe da Haize Arrosa taldeak helarazi nahi digun mezua
Hemen Bideoklipa ikusgai