FITO SKINS. Punk doinuen indarra, country eta folk ikutuekin

Txaber eta Mariok osatutako bikoteak beraien lehen lana kaleratu zuten Irailaren 2an Elorrixoko Gaztetxean eman zuten kontzertuarekin, bertan “Come on!” Abestiaren bideoklipa aukeztuz

Fito Skins Elorrion sortutako taldea da, geldi egon ezin diren bi lagunez osatua. 2023ko uztailean zehar haien “Venganza & Perdón” lehenengo lana grabatu dute. Diska honek musika estilo desberdinak nahasten ditu, gitarra akustikoak eta armonikak haien bereizgarriak direlarik. Beste hainbat instrumentu entzun daitezke diskan, pianoa, mandolina, baxua, bateria… Hala ere, gaur egun kontzertua formatu akustikoan eskaintzen dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: