
Oraitxu jaso berri dugu hirukote Elorrioarraren single berriaren esteka. “Gertu zaudenean” izeneko kanta izan da diskoaren aurrerapen bezala aukeratu duten abestia, betiko punk rock doinuak baina heldutasun gehiagorekin; aipatzen digu Xaguk. Oraingoan ere Higain estudioan grabatu dute disko berria Haritz Arregiren gidaritzapean eta Victor Garciak (Ultramarinos) masterizatuta. Singeleko eta diskoaren diseinua “Kera diseinuak”eko Beñatek sortu du. Aurreratu digute hilabete honen buekaeran 2. singelarekin bideoklipa kaleratuko dutela eta egun berean plataforma digital guztietan diska entzungai egongo da, disko fisikoa aldiz, Durangoko Azokan egongo da salgai.
Txapa gehiago sartu gabe entzun hemen abestia.