Kohatu hirukote Berriztarrak “Anabasari Deiadar” lan berria kaleratu du

10 abestiz osatu du disko berria Kohatu talde berriztarrak. Stoner Rock doinuak ditu nagusi baina beti ere metal ikutu batekin. Lan hau 2023ko udazkenean grabatu zen Hendaia eta Zestoa artean. Joseba Romero (Kitarra eta Ahotsa), Martin Sarasketa (Bateria) eta Imanol Tabera (baxua) osatutako hirukoteak konposatu dituzte abesti eta letra guztiak eta diskoaren ekoizpena Alain Martinezek (Qverno, Dinero) zuzendu du. Grabazioa ordea Gaztain estudioko Eñaut Gaztañagak egin du. Froufe Alain eta Aiertek ere parte hartu dute disko honen kolaborazioetan “Dagokiguna” eta “Sarean” abestietan. Gertutik jarraitzeko taldea. hemen dekozue diska entzungai eta guztatu esketo hemen diskoa eta merchana erosteko lotura: https://kohatuanabasarideiadar.bigcartel.com/

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top