![deskargatu](https://i0.wp.com/durangaldekomusika.com/wp-content/uploads/2024/02/deskargatu-1.jpeg?fit=225%2C225&ssl=1)
Aurten ere elkartasun gune bihurtuko da Landako Gunea. Urteroko data errespetatuz, otsaileko azken sapatuan 40 minutu rock jaialdia izaten da Durangon. Euskal Herriko milaka pertsona batzen dituen elkartasun jaialdiak, aurten Palestinako herriarekin bat egin du.
Punta puntako taldeekin betetzen du Landako gunea eta aipatzekoa da urtero etxeko uzta gonbidatzeko egiten duten hautua. Aurten durangaldeko 3 talde izango ditugu jaialdiko oholtza gainean. Eszenatoki handian Nevadah talde Mañariarra egongo da, beraien rocka publikoari helarazten. Ez galdu talde honen zuzeneko indartsua. Karpa txikian berriz, Zaldibartik, Xaukena Xauk bikotearen dj sesioa eta baita Dj Kuku Abadinarra egongo dira gerturatzen zaretenok dantzan jartzeko asmotan. Gogoratu, sarrerak Durangoko Intxaurren daudela salgai oraindik 20€tan, eta egunean bertan ere takilla zabalik egongo dela baina 25€ren truke. On line erosi nahi badituzu egin klik hemen eta bertan daukazue erosteko aukera.